Ekain Lizeagak bihar, Banakako finalerdia

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Tolosako Beotibarren, 16:00etan, Zazpi Iturriko Zabalaren aurka Gipuzkoako finalera sailkapena jokatuko du.

Ekain Lizeaga astigartarrak Gipuzkoako Txapelketako finalerdia bihar jokatuko du Tolosako Beotibarren, 16:00etatik aurrera, Zazpi Iturri taldeko Zabalaren aurka. Nagusien Lehenengo mailako txapelketako finalera sailkatzea izango du helburu Lizeagatarren anai helduak.

C.D. Hernaniko pelotariek zazpi partidu jokatuko dituzte gaur eta bihar. Nabarmenena bihar, 12:00etan, Sopelan, Imanol Ormazabalek eta Lier Zugastik jokatuko duten finalerdia izango da. Bestetik, gaur 11:00etatik Gabonetako alebin eta benjamin txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da kiroldegiko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!