Urteko azken partiduak jokatuko dituzte gaur hiru talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Mundarrok urteko azkenengo partidua Zarkumendegin jokatuko du.

Hernaniko bi taldeak Azkoitin eta Lesakan arituko dira eta Mundarrok, Santo Tomas Lizeoa hartuko du etxean.

Urtea asteburu honetan amaituko da futbol txapelketa ezberdinetan. Honela, bailarako hiru talde nagusiek gaur jokatuko dituzte euren partiduak. Beste 15 partidu ere izango dituzte Mundarroko eta Hernaniko taldeek.

Hernaniko neskek, Euskal Ligan, Azkoitin jokatuko dute Anaitasunaren aurka, 16:30etatik aurrera. Urtarrilaren 7ko jardunaldiko partidu aurreratua izango da. Hernanik talde sendoagoa osatzen du eta hiru puntuak lortzeko aukera dute.

Mutilek ere hiru puntuak lortu ditzakete, ordu berean 16:30etan, Beti Gazteren kontra Lesakan. Lesakarrak aurten ez dabiltza sendo eta horrek hernaniarrei aukerak eskaintzen dizkie urtea ezin hobeto amaitzeko. Hala ere, Erregional mailan talde guztiak dira aurkari gogorrak eta Lagun Onak Bren aurkako berdinketak hori argi utzi zuen. Gainera, Beti Gazte beti da talde sendoa etxeko partiduetan.

 

Mundarrok, gaur 16:00etan Zarkumendegin

Preferente mailan Mundarrok Donostiako Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatuko du 16:00etatik aurrera, Zarkumendegin.

Preferente mailako lehenengo taldea inoiz baino berdinduago dago. Astigartarrek 17 puntu dituzte, donostiarrek 16. Bigarren sailkatuak, Rotetak, 21 puntu ditu eta Mariño 13garrenak 16 puntu ditu. Tartean beste hamar talde daude nor baino nor eta horietako bi dira gaur elkarren aurka ariko diren Mundarro eta Santo Tomas Lizeoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!