Bailarako udalak itxita grebarengatik, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Sektore publikoko greba deialdiarekin bat egin dute bailarako udalek eta itxita egongo dira egun osoan zehar.

Funtzionarioen baldintzak hobetzea helburu hartuta, Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako langile publikoek greba egingo dute gaur eta, ondorioz, bailarako udalak itxita egongo dira. Udal zerbitzurik ere ez da eskainiko, alegia, herritarrentzako arreta zerbitzua, liburutegia, kiroldegia, euskaltegiak eta musika eskola ere, besteak beste, itxita egongo dira.

Hondakinei dagokioenez, gaur, papera eta kartoiaren biketa normaltasunez gauzatuko dela jakinarazi dute Garbintaniako langileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!