Asteburu berezia, eskubaloi taldearentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Seniorren 38-36 irabazi zuten Saiekoren aurka, eta Ignacio Ocio omendu zuten larunbateko partiduarekin.

Asteburu polita izan da Hernaniko Eskubaloi Taldeko kideentzat. Lehiaketari dagokionez, gizonezkoen senior mailako taldeak garaipen ederra lortu zuen, Saiekori 38-36 irabazita. Hala, garaipenen bidera itzuli da Hernani, eta hirugarren postuan egonkortu da. Gabonetako oporren ondoren itzuliko dira lehiaketara, lehenengo faseko azken hiru partiduak jokatzeko. 

Horrez gain, omenaldi polita egin zioten klubeko kideek Ignacio Ociori. Bera Beraren eta Beti Onaren arteko partidua antolatu zuten kiroldegian, Ociok Hernaniko eskubaloiagatik egindako lana eskertzeko.

Mundarroko jubenilen kasuan, garaipena lortu zuten etxean Goierriren aurka jokatuta. 26-11 amaitu zen norgehiagoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!