Hernaniren garaipena, partidu berdinduan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Laugarren garaipena jarraian lortu du Hernanik.

65-60 irabazi zuten Modelos Modelberri taldearen aurka. Seigarren postuan iritsi dia atsedenaldira. 

Bolada onean dago Gipuzkoako 2. mailako Hernaniko taldea. Modelos Modelberriren aurka jokatu zuten larunbatean, eta 65-60 irabazi zuten, errenkadan lortutako laugarren garaipena eskuratuta. Seigarren postuan iritsi da taldea neguko atsedenaldira. 

 

Emaitza gazi gozoak Mundarroko taldeentzat

Mundarroko gizonezkoen 1go mailako taldeak garaipena eskuratu zuen Deban, 49-55. Emakumezkoen taldeak, berriz, ezin izan zuen Goierri taldearen aurka, eta 87-44 galdu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!