Neskek garaipena lortu zuten Eibarren aurka, urteari amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Mutilek, berriz, 2-2 berdindu zuten Lagun Onak taldearen aurka. Mundarrok ere berdinketa, (1-1) talde altzatarraren aurka.

Asteburuan jokatu zituzten urte amaierako partiduak Hernaniko bi talde nagusiek. Neskek, Euskal Ligan, Eibar izan zuten aurkari etxean, eta 2-0eko garaipena lortu zuten neska berdeek. Une honetan, bosgarren postuan doaz neskak, 29 punturekin. Neska hernaniarrek aurretik dute Zarautz. Mutilek bi ordu lehenago jokatu zuten norgehiagoka, Lagun Onak talde azpeitiarraren aurka, eta ez zuten garaipenik lortu; 2-2 emaitzarekin amaitu zen partidua. Mutil berdeek seigarren postuan emango diote amaiera urteari, 26 punturekin, aurretik Bergara duela. 

Hernaniko Ohorezko Erregional mailako neskek, Debagoiena izan zuten aurkari, eta porrota jaso zuten berdeek (2-1). Hamahirugarren doaz hernaniarrak, 11 punturekin. 

Mundarroko Preferente mailako taldeak aldiz, urteko azken aurrena jokatu zuen asteburuan. Altzako Rotetaren aurka jokatu zuten eta 1-1 berdindu zuten. Hamaikagarren postuan doaz moreak 17 punturekin eta asteburu honetan jokatuko dute urteko azkenengo partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!