Ansa II.a eta Martirena, Binakako finalera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Aldabe eta Barrenetxeak, Urriza eta Azpirozen aurka jokatu beharko dute larunbatean finalerdia.

Ansa II.a eta Martirena dira Orona Fundazioko Erremonte Txapelketako finalistak, ligaxkako azken partiduan Aldabe eta Barrenetxea IV.ari 2-1 (14-15, 15-10 eta 8-4) irabazi ondoren. Bi bikoteek finalerako txartela zuten jokoan eta gorriek lortu zuten saria. Galtzaileek Urriza eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak, larunbatean, finalerdian.

Lehen setean Aldabe oso ondo aritu zen eta 14-15 irabazi zuten urdinek. Partiduak aurrera egin ahala, aurrelari urdinak konfiantza galdu zuen. Ansak agindu zuen bigarren seten eta gorriek 15-10 irabazi zuten. Berdinketa hausteko setean Martirena agertu zen eta sei tantorekin erabakiorra izan zen (8-4). 

 

Goikoetxea V eta Aiestaran VI, finalera pasa dira

Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI.ak 2-0 (15-11 eta 15-2) irabazi zieten Arluziaga eta Zaldua I.ari Bigarren mailako ligaxkako azken partiduan. Set bat nahikoa zuten finalera pasatzeko, baina horrekin ez ziren konformatu eta aise irabazi zuten norgehiagoka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!