Etxetik kanpo jokatuko dituzte azken partiduak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Mundarroko seniorrek Deban eta Goierrin jokatuko dute gaur, hernaniarrek, ordea, etxean.

Gaur jokatuko dituzte urteko azken partiduak Bailarako saskibaloi jokalariek. Mundarroko seniorrek, nola gizonezkoek, hala emakumezkoek, etxetik kanpo jokatuko dute. Emakumezkoek Goierri izango dute aurkari, arratsaldeko 16:00etan, Zumarragan eta partidu gogorra izatea espero da; astigartarrak zazpigarren postuan daude, eta, Goierriarrak, berriz, hirugarrenean. Gizonezkoek Electicidad Debasketen kontra neurtuko ditu indarrak, bostgarren doaz gureak, eta Debarrak azkenak dira sailkapenean.

Hernaniko seniorrei dagokienez, aurkari zuzen bat hartuko du etxean; Modelos Moldeberri, arratsaldeko 16:00etan. Elgoibarreko taldeak bost garaipen erdietsi ditu denboraldi honetan, eta, etxeko taldeak, berriz, lau, baina partidu bat gutxiago jokatuta. Leia estua izango a eta garrantzitsua izango da zaleen babesa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!