Gabonetako geldiaren aurretik urteko azkenengo jardunaldia jokatuko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Hernaniko neskek eta mutilek gaur Zubipen, Eibar eta Lagun Onak izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.

Futbol urtea asteburuan amaituko da Gabonetako geldialdiaren aurretik. Urteko azken partiduan Hernaniko bi talde nagusiek Zubipen jokatuko dute. Neskek, Euskal Ligan, Eibar izango dute aurkari 18:30etatik aurrera. Mutilek bi ordu lehenago, 16:30etan, hasiko dute beraien norgehiagoka, Lagun Onak talde azpeitiarraren aurka. Euskal Ligako neskek partidu lehiatua izango dute. Eibar zortzigarrena da sailkapenean 25 punturekin, Hernanik baino bat gutxiago. Mutilek urtea garaipenarekin amaitzeko Lagun Onak gainditu beharko dute. Azpeitiarren bigarren taldea 13garrena da sailkapenean.

 

Mundarrok Martutenen, Rotetaren aurka

Mundarroko Preferente mailako taldeak Altzako Rotetaren aurka jokatuko dute bihar, 12:30etan, Martuteneko futbol zelaian. Astigarragatik gertu, zaleak hurbiltzeko aukera paregabea da. Altzatarrak hirugarren postuan daude sailkatuak eta partidu zaila espero da, beraz zaleen animoak beharrezkoak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!