TDT telebista ikusteko doako konponketak eskaintzen dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Irailean lurreko telebista (TDT) antenen moldaketa egin zen. Lan horiek egin zituzten, baina gerta daiteke herritar batzuek telebista ez ongi ikustea. Hori dela eta, konponketa doakoa eskaintzen die LLEGA700 entitateak herritarrei, baina eskatu egin behar da. Doako konponketak eskatzeko epea abenduaren 31n bukatuko da. 900 833 999 telefono zenbakira deituta edo ayuda@llega700.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!