Salaberria gaur, Bartzelonan eta Exposito bihar, Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Serie Bko txapelketako jardunaldia jokatuko dute. Baztango finaletan Hernaniko hiru pelotarik jokatuko dute bihar.

Iker Salaberriak eta Hodei Expositok Serie Bko Binakako txapelketako partiduak jokatuko dituzte asteburuan. Goizuetarrak Bartzelonara egin du bidaia gaur, 17:00etan jokatzeko. Arbizurekin batera, De la Fuente eta Bikuña bikotearen aurka jokatuko du.

Bigarren garaipena nahi dute. Egoera berdinean aurkitzen da Exposito astigartarra. Lesioa eta gero bihar Astelenan jokatzeko iragarrita dago. Gaskuerekin batera, Egiguren Eskuza izango dituzte aurkari.

Afizionatu mailan bihar Elizondon jokatuko dira, Baztan Torneoko finalak eta hiru pelotari hernaniar protagonista izango dira. Goizeko 10:30etan, Aratz Labaka eta Oier Arsuaga infantilak, Rekalderen eta Santestebanen aurka (Oberena) arituko dira. Ondoren, Ekhi Oses (C.D. Hernani) eta Ibarzabal (Markina) kadeteek, Arsuagaren eta Artetxeren aurka (Ilunpe) jokatuko dute. 

Bi finaletan aurkariak dira faborito, baina finalak ezberdinak dira eta hernaniarrek ohiko mailan jokatzen badute, ezustekoa eman dezakete.

 

Gabonetako Txapelketa gaur hasiko da

Gaur kiroldegiko frontoian Gabonetako Txapelketa hasiko da. Bertan, 37 pelotari benjaminek eta alebinek hartuko dute parte, C.D. Hernaniko pelota eskolakoak. Lau jardunaldi desberdinetan 66 partidu jokatuko dira guztira, eta amaitzeko, urtarrilaren 7an arratsaldean jokatuko dira finalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!