Neguko giroa berotzen hasteko, larunbat honetan ospatuko dute Santo Tomas Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

Plaza Berrin egingo dituzte jarduerak Hernanin, eta Foru plazan egingo dute Astigarragako festa. Ez da txistorrarik faltako.

Santo Tomas eguna larunbat honetan ospatuko dute Hernanin eta Astigarragan. Urteroko modura, Plaza Berrin antolatu dute festa eguna Hernaniko San Joan Konpartsako kideek. Bertan pintxoak, bokadilloak eta taloak dastatzeko aukera izango da goizean zehar. Arratsaldean, berriz, Patxi eta konpania erromeria taldeak girotuko du ingurua. 

Astigarragan goizean zehar egingo dute Santo Tomaseko ospakizuna. Txalapartariekin hasiko dute eguna, eta erromeria izango da eguerdian. Txistorra jateaz gain, erakusketak eta tailerrak izango dira Foru plazan.

 

ASTIGARRAGA
ABENDUAK 16
10:00 Jaiaren irekiera 
txalapartariekin.
10:00 Ikasleen postuak. 
10:30 Bokata banaketa. 
11:30 Dantza jaialdia eta 
bokata banaketa LH3-LH6.
12:00 Zozketa.
12:15 Erromeria.
Foru plazan izango da jaia. 

 

HERNANI
ABENDUAK 16
11:00-14:30 Pintxoak, 
bokadilloak eta taloak salgai, Plaza Berrin.
Taloak: txistorrarenak, 
gaztarenak, hirugiarrarenak, eta txokolatearenak.
18:00-21:00 Erromeria. 
Patxi eta konpania taldea. 
Eguraldi txarra egiten 
badu, Atsegindegin izango 
da Erromeria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!