Literatur solasaldiak, Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00

Gaurkoan, bi literatur solasaldi eskainiko dituzte: bat Biterin, eta bestea Erriberan. Astigartarrek Harkaitz Canoren 'Ni ez naiz Mikel' liburuaz solasteko aukera izango dute, Isabel Etxeberriaren eskutik, 19:30etan hasita. Hernaniarren kasuan, gaur Asier Luzarragaren 'Bahiketa' liburua izango dute hizpide, Ane Mayozek gidatuta, 19:00etan hasita. Bihar, berriz, Antonio Altarribaren 'Yo, asesino' liburuari buruzko solasaldia eskainiko du Slawka Grabowskak, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!