Urriza eta Azpiroz, Binakako finalaurrekora

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00

Ezkurra II.a eta Larrañaga 2-0 gainditu ondoren, finalerdietako aurkaria larunbatean ezagutuko dute.

Urrizak eta Azpirozek 2-0 (15-5 eta 15-14) irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Larrañagari, Binakako Txapelketako ligaxkako partidu erabakigarrian. Irabazleak txapelketako finalerdira pasa dira eta galtzaileak kanporatuta geratu dira. Partidu horretarako, Urriza eta Azpiroz aurkariaren zain daude. Aldabe-Barrenetxea eta Ansa II-Martirena bikoteen arteko ligaxkako azken partidutik aterako dira aurkariak. Irabazlea zuzenean pasako da finalera eta galtzaileak Urriza-Azpirozen aurka neurtuko ditu indarrak.

Urrizak eta Azpirozek nagusitasunez irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Larrañagari. Irabazleek izugarri hobetu dute txapelketa hasi zenetik eta azken bi partiduetan beraiengandik espero zen irudia eskaini dute. Faboritoak ziren eta orain hasi dira hori frogatzen.

 

Zubirik erabaki du Bigarren Mailakoa

Bigarren Mailako Txapelketan, Gurrutxagak eta Zubiri goizuetarrak 2-0 (15-6 eta 15-7) irabazi zieten Arluziaga hernaniarrari eta Zaldua I.ari. Ostegunean Zaldua izan bazen nagusi, Zubirik hartu zuen lekukoa larunbatean. Goizuetakoa jaun eta jabe izan zen eta, set bakoitzean bederatzi eta hamar tanto eginda. Urdinek ezer gutxi egin ahal izan zuten eta oraingoan Arluziagak ezin izan zuen garaipena lortu. Zubirik bederatzi tanto ere egin zituen saketik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!