Beñat Apezetxeak eta Eñaut Lizeagak garaipenak, Miguel Soroa torneoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 00:00
Miguel Soroa torneoko finalerdietara sailkatu da Eñaut Lizeaga.

Iker Salaberriak eta Arbizuk galdu egin zuten, Binakakoan, 12-22, Agirreren eta Salaverriren aurka.

Partiduz jositako astea izan da aurrekoa esku pelotan, profesional eta afizionatu mailan. Txapelketarik garrantzitsuenetakoan denetatik izan da. Profesionaletan, ostiralean, galdu egin zuen Iker Salaberriak, Arbizurekin batera, bigarren mailako Binakakoan. 12-22 galdu zuten Agirreren eta Salaverriren aurka.

Afizionatu mailan azpimarragarria izan zen Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Eñaut Lizeagak lortutako garaipenak Miguel Soroa Torneoan. Tolosako Beotibar frontoian jokatzen da txapelketa. Lehenengo mailako txapelketan Beñat Apezetxeak eta Eñaut Lizeagak finalerdietarako sailkatzea lortu zuten. Apezetxea goizuetarrak, Olidenekin batera, 22-17 garaitu zituzten Rekalde eta Bernaola. Beste final laurdenetako batean Eñaut Lizeaga astigartarrak, Cansecorekin batera, 12-22 irabazi zuten Amianoren eta Erleren kontra.

Beñat Apezetxeak Olazar Torneoko finalerdia ere jokatu zuen Zaldibarren, lau t'erdian, Oihan Apezetxearen aurka. 18-22 irabazi zuen Oiarpeko pelotariak eta goizuetarra kanporatua izan da.

DV Torneoko finalerdiak ere jokatu ziren igandean Eibarren. Bailarako pelotari bakarra zegoen finalerdietara sailkatuta, Antton Apezetxea. Zubizarretarekin batera, senior mailako txapelketan, galdu egin zuten 19-22, Egiguren eta Bernaolaren aurka. Beraz, larunbatean Zumarragan jokatuko diren hiru finaletan ez da bailarako pelotaririk izango.

 

Emaitza onenak Baztango Torneoan eta Gipuzkoako Errendimendu Txapelketan

C.D. Hernaniko pelotariek emaitza erregularrak izan dituzte pasa den asteburuan, 9 garaipenekin eta 10 porrotekin. Horietatik lau garaipen garrantzitsu izan dira eta hiru porrot mingarri jasan ditu klubak.

Jardunaldiko emaitza onenak Baztan Torneoan eta banakako Gipuzkoako Txapelketan izan ziren.

Elizondon, lehenengo mailako Aratz Labakak eta Oier Arsuagak, finalerdia irabazi zuten Ezkurra eta Leizaren aurka (Atarrabia), 18-4. Kadeteetan eta leku berean, Ekhi Oses eta Ibarzabal (Markina) bikoteak 18-12 irabazi zuen finalerdia, Salaberria anaien aurka (Irurtzun).

Gipuzkoako txapelketako final laurdenetan, infantil lehenengo mailan, Imanol Ormazabalek Azpeitian irabazi zuen, 2-1, Ansolaren aurka (Ilunpe) eta Oier Arsuagak Hernanin irabazi zuen, 2-0, Alberdiren aurka (Txapagain).

Jardunaldiko emaitzarik txarrenak Najera eta Baztango Torneoan izan ziren. Najeran, Imanol Ormazabal infantilak 18-16 galdu zuen finalerdia, Ansolaren aurka (Ilunpe). Amaiurren, Unax Mendiablek eta Caballerok (Eple) 18-16 galdu zuten finalerdia, Petacaren eta Illarramendiren aurka (Najera-Behar Zana). Eta Amaiurren ere, lehen mailako Imanol Ormazabal eta Lier Zugastik 18-12 galdu zuten finalerdia Rekalde eta Santestebanen aurka (Oberena). Partiduz jositako pasa den astea izan du Imanol Ormazabalek, lau partidurekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!