Euskera ikasteko doako aplikazio berriak plazaratu ditu Zornotzako Barnetegiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 00:00
470 bideo laburretan kontatutako 15 istorio daude.

Boga1 eta Boga2 dira app horiek eta Boga1 horretan A1 maila lantzen den bitartean, Boga2n A2 maila lantzen da.

Azken urteotan, euskaltegi askotan erabili den Boga programan oinarritutako bi aplikazio prestatu ditu Zornotzako Barnetegiak. Boga1 eta Boga2 dira app horiek eta Boga1 horretan A1 maila lantzen den bitartean, Boga2n A2 maila lantzen da.

Bi aplikazioetan 15 istorio daude. Istorio bakoitza 10 saio edo unitatetan banatuta dago. Saio bakoitzean istorioko hiru eszena daude eta eszena horiek dira hiztegia, hizkuntza-baliabideak, funtzioak, gramatika,... aurkezteko eta lantzeko bitartekoa. Zornotzako Barnetegiaren orrialdean: https://www.zornotzakobarnetegia.eus/eu/bloga/app-berriak dago eskuragarri.

Aplikazio bietan zuzenketa automatikoa da eta entzumenaren ulermena, irakurmenaren ulermena, gramatika eta hiztegia lantzen dira (idazlanak eta mintzamenak modu automatikoan zuzendu ezin direnez, ez daude app hauetan garatuta).

Emaitzak terminalean baino ezin dira gorde; hau da, progresioa eta emaitzak eta ezin dira gailu desberdinetan partekatu. Baina, hori kenduta, norberak erabaki dezake zer eta noiz landu eta aplikazio hauen ezaugarriak dira doakoak direla, entretenigarriak eta irakasleek sortuak. Android eta Ios mugikorrentzako prestatu dira.

 

Eduki asko dituzte aplikazioek

Aplikazioen edukiei dagokienez 470 bideo laburretan kontatutako 15 istorio daude; irudi originalak ditu, zenbait artistak Bogarako propio sortuak; 10.000 audio; 3.500 jarduera; eta 700 gramatika-azalpen.

Emaitzak terminalean gorde arren, edukiak hodeian daude; beraz, interneterako konexioa beharrezkoa da aplikazioak erabili ahal izateko.

Ikasleak kontrolatuko du bere lana, irakasle gabe, berak aukera dezake zer eta noiz landu. Ariketen zuzenketa automatikoa da. Emaitzak programa instalatzen den telefonoan gorde egingo dira, eta ikasleak bere ikas-prozesuko estatistikak eskura izango ditu.

Aplikazioa eskuko telefonoan instalatuko da, eta edukiak zerbitzarian gordeko dira. dira, moldatuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!