Orion, Labaka eta Arsuaga garaile

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 10a, 00:00

C.D. Hernaniko Aratz Labaka eta Oier Arsuaga pelotariek, irabazi dituzte Orion jokatu den Imanol Ibarguren txapelketako txapelak. Finalean 18-6 irabazi zieten Imanol Ormazabal eta Lier Zugasti C.D. Hernaniko taldekideei. Irabazleek oso partidu serioa jokatu zuten, ia hutsik egin gabe, eta bere maila eman ez zuten aurkariak baino gehiago izan ziren. C.D. Hernaniko pelotariek irabazten duten laugarren txapelketa da hau eta zortzi final jokatu dituzte denboraldian honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!