Xiberoako ikastolen aldeko saskiak AEK-n jaso daitezke ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 10a, 00:00

2003tik antolatzen dute saski salmentaren kanpaina eta 2.200 saski inguru prestatzen dituzte urtero.

Xiberoako ikastolen aldeko saski kanpaina abian da azarotik. 2003tik Zuberoako ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta antolatzen dute. Iaz, denon laguntzari esker, 2.200 saski saldu ziren eta Zuberoako ikastolei laguntza eman zitzaion. Saskiak (gazta, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin eta produkzio txikiko ekoizleak dira. Ipar Euskal Herrian, euskeraz babesik ez duenez, euskera sustatzeko antolatzen da ekimena. Saskiak www.ikaskoli.eus helbidean eskatu ziren, eta abenduaren 15etik aurrera Hernaniko AEKn jasotzeko aukera egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!