Bost pelikula asteburuan zehar, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 8a, 00:00

'Los asesinos de la luna' Biterin ikusgai, gaur eta bihar.

Biterin hiru pelikula proiektatuko dituzte gaurtik astelehenera bitartean; Erriberan, berriz, bi pelikula, etzi.

Guztira bost pelikula proiektatuko dituzte Hernaniko eta Astigarragako zine aretoetan, txikientzat zein helduentzat. Hernanin, gaurtik astelehenera, hiru pelikula proiektatuko dituzte: txikientzat, 'Trolls 3: todos juntos'; eta helduentzat  'Los asesinos de la luna' eta 'El maestro que prometió el mar'. Haurrentzako pelikula, gaur, bihar eta etzi proiektatuko dute, arratsaldeko 16:30etan, Biterin. 'Los asesinos del la luna', berriz, gaur arratsaldeko 18:30etan izango da ikusgai, eta bihar gaueko 21:30etan. 'El maestro que prometio el mar' filma ikusteko bi aukera izango dituzte hernaniarrek, gaur gaueko 22:30etan eta bihar arratsaldeko 18:30etan.

Astigartarrek ere izango dute zineaz gozatzeko tartea, etzi. Txikientzat, 'Nobitaren dinosauro berria' proiektatuko dute arratsaldeko 16:30etan; eta helduentzako 'El maestro que prometió el mar', eskainiko dute, 19:00etan Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!