Ibilbideetan, galdera erantzunak prestatu dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00
Arano da ibilbidea duen herrietako bat.

Kikilisalda taldeak Leitzan, Areson, Goizuetan eta Aranon bosgarren kanpaina jarri du martxan.

Kikilisalda taldeak lau ibilbideren inguruko jolasa prestatu du Leitzan, Areson, Goizuetan eta Aranon. Kikilisaldak 2019tik lau kanpaina antolatu ditu eta 2023an bosgarrena jarri du abian. 

2023an aurreko urtean herri bakoitzerako presatuta ibilbide bana aukeratu dute, Leitzan (Txaragorri), Goizuetan (Antoka), Areson (Otarre) eta Aranon (Suro) eta ibilbidea egiteko joku bat prestatu dute. Kanpaina honen helburu nagusiak bi dira: ibilbideak erakargarriagoak egitea, jendea hauek egitera animatzeko eta bide batez, arlo ezberdinen inguruan ikastea.

Ibilbidean zehar lau gaien inguruko galdera-erantzunak prestatu dituzte; ingurumena, jarduera fisikoa, elikadura eta herria ezagutu. Bakoitzari kolore bat eman zaio, eta kolore bakoitzean QR bat dago. Ibilbidea kolore bereko galdera-erantzunak osatuz egitean datza jolasak. Koloreen banaketa ondorengoa da: ingurumena (berdea), elikadura (laranja), jarduera fisikoa (urdina) eta herria ezagutu (fuksia).

Lehenengo hiru gaietako galderak berdinak dira herri guztietan, herria ezagutuz atala berriz herri bakoitzera egokitutako galderekin osatu da. Jolasteko, galdera irakurri, erantzuna pentsatu eta asmatu duzun
jakiteko hurrengo balizara joan beharko da.

 

Ohitura osasuntsuak bultzatzeko sortu zen

Kikilisalda 2019. urtean sortutako lantaldea da. Gizarte zerbitzuak, Cederna-Garalurrek, eta Kontsumo, Hezkuntza zein Jarduera Fisiko arloko zenbait eragilek sortu zuten elkarlanean. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean elikadura, jarduera fisikoa nahiz ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin eta adin txikikoen obesitate tasa murrizteko asmoarekin sortu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!