Hizki Pizti umeentzako joku didaktikoa Durangon salgai izango da

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00
Hizti Pizti jokoa plazaratu dute.

Iñaki Sanz Azkuek, besteak beste, sortu du jolasa Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzeko.

Hizki Pizti umeentzako joku didaktikoa argitaratu dute eta proiektuaren egiletako bat Iñaki Sanz Azkue hernaniarra da. Irakurtzen eta idazten ikasteko egokia da. Alfabetatzeko prozesua errazteko materiala, irakurtze eta idazketa prozesuan hizkien identifikazioa, lotura fonologikoa eta memoria garatzeko aproposak aurkitu daitezke, nai ikaskuntza-irakaskuntzan, bai etxeetan erabili daiteke. Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzearekin batera.

Iñaki Sanz Azkuerekin batera Eñaut Aiartzaguena, Amaia Egidazu, Lore Erriondo, eta Izaro Lizarraga dira egileak. Dioten bezala: «Bizitzako abentura zoragarri eta garrantzitsuenetakoa da irakurtzen eta idazten ikastea, eta bidaia hori modu ludiko eta dibertigarrian egiteko baliabide pedagogikoa duzu hauxe, bai hezkuntza arloan, bai norbere etxean erabiltzeko aproposa». 

Kaxa barruan aurkitu daitezke: Karta haundiak: Hizkia larriz eta xehez aurkezteko, animaliaren irudiari eta haren izenari lotuta. Karta txikiak: Umeek manipulatu, erabiltzeko eta jolasen bidez hitzak osatzeko.

Laburpen-karta: Kontsultarako, animalia guztien irudiak, izenak, taldeak eta dagozkion hizkiak. Posterra: Animalia guztien bilduma, dagozkien hizkiekin aldamenean. Bideoak eta webgunea: Hizkien ahozkotasuna lantzeko, karta bakoitzari lotutako ipuin, kanta, olerki, bertso, kontakizun, aho-korapilo, esamolde eta antzerakoen ikus-entzunezkoak webgunean. Liburuxka eta jolasak: Materialaren argibideak emateaz gain, hainbat jolas propoasatzen ditugu karta txikien bidez irakurketa eta idazketa lantzeko. 

Memoria, azkartasuna, arreta, irudimena, analisia, kooperazioa, hiztegia... garatzeko jolasak.

 

Aurkezpena bihar izango da Durangon 11:00etatik 12:00etara

Karta haundietan 24 animalia eta letra karta webgunera helbideratutako QR kodeekin daude. Karta txikietan 60 kartako hiru multzo daude, 57 animalia eta letra karta + 3 komodin karta. Animalia guztien gida agertzen da. Posterrean karta haundietako animaliekin ikusi daitezke. Durangoko Azokan eskuragai izango da eta bihar 11:00etatik 12:00etara aurkeztuko dute Saguganbaran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!