Emaitza gazi-gozoak, eskubaloiko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00

Mundarroko neska jubenilek Arrasate gariatu zuten, etxetik kanpo: 10-18. 

Urumea bailarako taldeak, denboraldi ona ari dira osatzen aurtengo ligan. Asteburu honetan, ordea, emaitza gazi-gozoak lortu dituzte hernaniarrek; eta astigartarrek aldiz, garaipen ederra.

Senior mailan, Hernaniko mutilek, Txingudi Goibarren aurka porrota jaso zuten Irunen (41-26). Jubeniletan aldiz, Hernanik Zarautz hartu zuen etxean, baina hernaniarrek ezin izan zuten aurkaria gainditu: 16-29. Mutilek ere Zarautz izan zuten aurrez aurre, eta talde bisitaria irabaztea lortu zuten: 39-33. Astigarragako Mundarrok etxetik kanpo jokatu bazuten ere, Arrasate garaitzea lortu zuten, 10-18ko emaitzarekin.

Kadete mailan, neskek Elgoibarren aurkako norgehiagoka irabazi zuten (16-20) eta mutilak ere, bide beretik jarraitu zuten, Zarautzen aurka 39-32 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!