Berdinketa bat eta bi porrot asteburuan bailarako futbol taldeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 00:00
Pauldarrak talde liderra izan zuten aurkari Euskal ligako neskek larunbatean.

1-1 berdindu zuen Hernaniko Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeak Deban.

Garaipenik gabeko asteburua izan da bailarako futbol taldeen artean. Igandean jokatu zuten Hernaniko Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeak Deban, Amaikak bat taldearen aurka eta 1-1 berdindu zuen. Lau partidu jarraian irabaztetik zetozen hernaniarrak eta Amaikak-Batek berriz, bost jardunaldi zeramatzan irabazi gabe. Momentu honetan sailkapeneko 6.postuan dago etxeko taldea, irabazitako zazpi partidurekin, berdindutako laurekin eta galdutako hirurekin.


Garaipenik ez etxean Euskal ligako neskek eta Mundarrok

Aurkari gogorrari egin behar izan zioten aurre Euskal Ligako neskek larunbatean. Pauldarrak liderra jaso zuten Zubipen eta 1-3ko emaitzarekin amaitu zen partidua. Lehen gola etxeko taldeak sartu zuen 24. minutuan, baina hortik minutu gutxira, penalti eta kanporatze baten ondorioz, markagailua berdindu zuten debarrek eta hernaniarrak jokalari bat gutxiagorekin aritu ziren. Bigarren eta hirugarren golak partidu amaieran sartu zituen Pauldarrak, 84. eta 90. minutuetan

Mundarroren lehengo taldea ez da bere momentu onena bizitzen ari. Hiru jardunaldi zeramatzan partidurik irabazi gabe eta larunbatea 3-0 galdu zuen Zarkumendegin, Allerruren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!