Arano-Goizuetako Cross Country proba jokatuko da gaur goizean, Añoneko inguruetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 3a, 00:00

Goizeko 10:00etan hasiko da haurren lasterketa, eta eguerdiko 12:00etan helduena. Uztailean jokatzekoa zen, baina atzeratu behar izan zuten.

Gaur jokatuko da Arano-Goizuetako Cross Country moto lasterketa, bi herrien arteko mendietan, Añoneko inguruetan. Izatez, uztailaren 2an zen jokatzekoa proba, baina sute arriskuagatik kotxe eta motoen jarduera guztiak debekatu zituen Nafarroako Gobernuak, ekainetik irailera bitarte; eta beraz, atzeratu egin behar izan zuten.

Goizean goiz hasiko dira motorren hotsak entzuten, mendian. Bi kategoriatan ariko dira partehartzaileak: haurren lasterketa izanen da batetik, eta helduena bestetik. Haurrak izanen dira goiztiarrenak: berifikazioa eginen dute 08:30etatik 09:00etara, briefinga 09:15etan, eta errekonozimendu buelta 09:30etan. Dena prest dutela, 10:00etan hasiko dute lasterketa. 15 partehartzaile izanen dira, lau zilindrada ezberdinetako motoekin.

Helduen lasterketarako, berriz, 53 dira izena emandakoak, junior kategoriako 11 partehartzaile barne. 10:00etatik 11:00etara eginen dute berifikazioa, eta 11:15etan briefinga. Ondoren, 11:30etan izanen dute errekonozimendu buelta egiteko aukera, eta eguerdiko 12:00etan hasiko dute lasterketa.

Kategoria guztietako sari banaketak, berriz, 14:30etan eginen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!