Ur Miak eta Elur Txorik Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

Finala Seguran izango da gaur, goizeko 10:00etan hasita. Sailkatu diren beste bi taldeak Gabiri 3 eta Txoritokieta dira. 

Ur Mia eta Elur Txori taldeak Gipuzkoako Bola Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Seguran. Finala lau talderen artean izaten da eta Ur-Miarekin eta Elur Txorirekin batera Gabiri 3 taldeak eta Txoritegik lortu dute sailkapena. Seguran elkartuko dira lau taldeak, gaur goizeko 10:00etan hasiko den finalean. Bolari bakoitzak 8 bola botako ditu, probarik gabe. 

Ur Miako taldea Aner Minerrek, Mikel Arroiok, Joxe Mari Etxebestek, Ibon Minerrek eta Iñaki Minerrek osatzen dute. Elur Txoriko taldean, berriz, jokatzen Benito Loitegi, Fernando Gallego, Fermin Zuloaga, Rosa Santos eta Patxi Lorea ari dira.

Taldeen artean berdinketa gertatuko balitz, hori hausteko taldeko partaide guztiek launa bola botako dituzte. Tiraldia hasi aurretik taldeen ordena zehazteko zozketa egingo da. Gipuzkoako txapeldunak trofeoa eta 160 euro eskuratuko ditu. Azpitxapeldunak 120 euroko saria izango du, 80 euro hirugarrenak eta 40 euro laugarrenak. Bertako produktuen lotetxoak izango dira partehartzaile guztientzat.

Lau taldeak dira puntakoak eta ezin da faborito argi batetaz hitz egin. Egun ona izatea ezinbestekoa da txapela irabazteko, ez baitago talderik bata bestearen gainetik. Txapelketa urriaren hasieran hasi zen eta bi hilabetetan aritu dira taldeak bata bestearen aurka. Azkenean, lau talde onenak eta erregularrenak sailkatu dira finalera. Horien artean, Ur Mia eta Elur Txori. Aurreko urtean Ur Mia hirugarren izan zen finalean, Legazpi eta Seguraren atzetik. Postu hori hobetzea izango du helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!