Goizuetarren arteko lehia gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

Binakako Bigarren mailako txapelketan Apezetxeak eta Zubirik elkarren aurka jokatuko dute.

Pixkanaka aurrera doa Binakako Erremonte Txapelketa, eta kontuak argitzen hasi dira sailkapen nagusian. Gaur arratsaldean aurrerapauso haundia eman dezakete Ansa II.k eta Martirenak, Ezkurra II.ren eta Larrañagaren aurkako partiduan. Ansak eta Martirenak bi partiduak irabazi dituzte eta garaipenak finalerdietarako sailkapenarekin ziurtatuko lukete.

Hala ere, begiradak lehenengo partiduan izango dira goizuetarren aldetik. Bigarren mailako partiduari dagokionez, goizuetarren arteko lehia izanen da, Gurrutxaga-Zubiri bikoteak Irazu-Apezetxea bikoteari egin beharko dio aurre. Partidu ikusgarriak jokatzen ari dira bigarren mailan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!