Asteburu honetan jokatuko dituzte Baztan Torneoko final laurdenak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 2a, 00:00

CD Hernaniko sei bikote arituko dira bertan. Guztira, 43 partidu jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek.

Partiduz jositako asteburua izango da CD Hernaniko pelotarientzat. Jokoan dauden txapelketen artean, Baztangoan izango du Hernaniko ordezkaritza zabalena. Klubeko sei bikote arituko dira bertako final laurdenak jokatzen.

Jubenil mailan, Ohian Legarreta hernaniarrak, Oiarpe taldeko Olaizekin batera, Muruaren eta Iturriozen kontra jokatuko du gaur. Kadeteetan, berriz, Ekhi Osesek eta Ibarzabalek (Markina), Etxaniz-Barbarin bikoteari egin beharko diote aurre bihar goizean.

Gaztetxoei dagokienez, Hernaniko alebin eta infantil ugarik jokatuko dute Guipuzkoako Errendimendu Txapelketako azken fasea. Hernaniko frontoian, gaur arratsaldean, sei partidu jokatuko dira. Arratsaldeko 15:30etan hasiko da jaialdiko lehenengo partidua.

 

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa, martxan

Asteburu honetan hasiko da trinkete txapelketa, eta Hernaniko 7 bikotek hartuko dute parte eta Mundarroko beste bi bikotek ere hartuko dute parte. Iruran jokatuko dira partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!