Talde nagusiek garaipena, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Mundarroko neskek eta mutilek Ostadar eta Añorga gainditu dituzte etxetik kanpo, Lehenengo Mailan.

Asteburu borobila izan da bailarako saskibaloiarentzat. Mundarroko eta Hernaniko talde nagusiek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte. Honela, Mundarroko neskek Lasarten lortu zuten garaipena Ostadarren aurka (51-61). Aurkari zuzenen arteko partiduan, astigartarrak nagusi izan ziren. Maila berean, Gipuzkoako lehenengoan, mutil moreek Añorga garaitu zuten Benta Berrin, (52-56). Garaipen itzela, partidu bakarra galdua zuten añorgatarren aurka. Denei irabazteko gai direla erakutsi zuten astigartarrek.

Hernanik erraz gainditu zuen Eibar, kiroldegian

Partidu erosoagoa jokatu zuen Hernanik, kiroldegian. 79-15 nagusitu zen Eibar B taldearen aurka. Alde ikaragarria izan zen bi taldeen artean, Gipuzkoako Bigarren Mailako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!