Beñat Zubizarreta eta Antton Apezetxea, DV Torneoko finalerdira

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Ataundarrak eta goizuetarrak, Alberdiri eta Lazkozi 22-14 irabazi diote, eta senior mailako finalerdiak osatu dira txapelketa honetan.

Antton Apezetxea goizuetarrak DV Torneoko finalerdira sailkatzea lortu du, Beñat Zubizarretarekin batera, final laurdenetan 22-14 irabazi eta gero Julen Alberdiren eta Jon Lazkozen kontra. Senior mailako finalerdiak osatu dira Zubizarretaren eta Apezetxearen garaipenarekin. Goizuetarra eskuko arazoetatik errekuperatu dela dirudi.

Hernaniko pelotariei dagokienez, emaitzarik onena Ekhi Galdos infantilak lortu du, Gipuzkoako Txapelketako azken faseko lehenengo kanporaketa irabazita. Gonzalezi (Tolosa) 2-1 irabazi zion. 

Amets Makatzaga kadeteak eskuz banakako modalitatean beste garaipen bat lortu zuen, 18-5 Epleko Larraren aurka, Gipuzkoako lehenengo fasean; eta Labaka-Arsuaga eta Ormazabal-Zugasti bikote infantilek Orioko txapelketako final laurdenetan irabazi eta gero, igandeko finalerdietara sailkatzea lortu dute. 

Markel Lizeaga seniorrak, Canabal nafarrarekin batera, Miguel Soroa Torneoan irabazi zuen 22-13, final laurdenetan, Alberdiren-Uriondoren kontra eta txapelketa honetako finalerdiak jokatuko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!