Nagusiek irabazi, eta jubenilek galdu

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 00:00

Zazpi partidu irabazi eta bi galdu dituzte seniorrek.

33-30 lortu dute garaipena seniorrek Legazpiren aurka eta jubenilek Bidasoaren aurka 29-34 galdu dute.

Hernaniko senior taldeak zazpigarren garaipena lortu zuen larunbatean La salle Legazpiren aurka, 33-30. Partidu garrantzitsua zen lehenengo bi postuetatik gertu mantentzeko eta lortu zuten hernaniarrek, nahiz eta partidu berdindua jokatu.

Jubenilek lehenengo postua zuten jokoan Bidasoaren aurka, baina ezin izan zuten irabazi. Irundarrak 29-34 gailendu ziren eta abantaila haunditu egin dute sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!