Mundarroko talde nagusiek kanpoan eta Hernanik etxean jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Saskibaloi jardunaldi berri bat jokatuko dute gaur bailarako talde nagusiek. Mundarroko neskek eta mutilek etxetik kanpo arituko dira. Honela, neskek, Lasarte-Orian jokatuko dute gaur 16:00etatik aurrera, Ostadarren kontra. Mutilek ere ez dute urrutira bidaiatu beharko. Ordu berean, Donostiako Benta Berri kiroldegian, Añorga izango du aurkari Mundarrok. Etxean jokatuko duen talde bakarra Hernani izango du, Bigarren mailan. Gaur 16:00etan, Eibar izango du aurrez-aurre. Eibartarrak azken tokian daude sailkatuak eta hasiera batean etxekoek ongi irabazi beharreko partidua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!