Zubipera itzuliko dira gaur Hernaniko bi futbol talde nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

16:00etan jokatuko dute Ohorezko Erregional mailako mutilek, eta 18:15etan Euskal Ligako neskek. Mundarrok Lasarten jokatuko du gaur.

Asteburu honetan etxera itzuliko dira Hernaniko bi futbol talde nagusiak. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte partiduak, eta aurkari gogorrei egin beharko diete aurre. 

Jokatzen lehenengoak Ohorezko Erregional mailako mutilak izango dira. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da Hernaniren eta Elgoibarren arteko partidua. Berdeak bolada onean daude, azken hiru partiduak irabaztea lortu dute, eta jarraipena eman nahi diote garaipen errenkari. Elgoibarrek, berriz, lau jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe. 

Partidu hori bukatzean, arratsaldeko 18:15etan hasiko da Euskal Ligako nesken norgehiagoka. Ugao talde bizkaitarra jasoko dute etxean, eta pasa den asteburuko porrotak utzitako zapore txarra kentzen saiatuko da Hernani. Erronka gogorra izango da gaurkoa berdeentzat, sailkapenean antzeko puntuekin dagoen taldearen kontra. 

 

Ostadarren aurka jokatuko du Mundarrok 

Ligako aurkari gogorrenetako baten etxean jokatuko du gaur Mundarrok; Ostadar taldeari egin beharko diete aurre moreek, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Mitxelinen. Azken bi partiduetan Mundarrok ezin izan ditu hiru puntuak batu, eta horixe izango da gaurko helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!