Baztango finalaurdenak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Asteburu honetan Hernaniko eta Mundarroko pelotariek 20 partidu inguru jokatuko dituzte maila eta txapelketa ezberdinetan. Baztango txapelketetan finalaurdenak izango dituzte bost pelotarik infantil eta jubenil mailetan.

Gaur, 16:00etan, Amaiurren, Hernaniko Unax Mendiable, Epleko Caballerrekin batera, Anuntzibal eta Antza astigartarraren aurka lehiatuko dira infantiletan. Bihar maila berean, Iruritan, 10:30etan, Ekhi Galdos eta Aieko Azpeitia bikote hernaniarra, Baztango Elorza-Arraztoaren aurka arituko dira. Azkenik, bihar 10:00etan, Elizondon Markel Urdangarin (Hernani) eta Lizarazu (Eple) jubenilek, Gaztelekuko Bidezabal eta Segurola izango dituzte aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!