Nafarroak indarkeria sexualen aurkako kanpaina bultzatu du

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 25a, 00:00

Nafarroako entitate ezberdinek adierazpena egin zuten, kanpaina martxan jarri zuten eta mobilizatzeko deia egin dute.

Kanpainak aldarrikatzen du emakumeek askatasuna dutela beren ingurunearekin nahi duten moduan harremanetan jartzeko.

Nafarroako Gobernuak sexu-indarkeria mota guztien aurkako sentsibilizazio kanpaina ere aurkeztu zuen gizartea eta kultura aldatzeko beharra azpimarratuz, harreman sexualak eta afektiboak ezartzeko berariazko baimena barne hartuta. Kanpainak aldarrikatzen du emakumeek askatasuna dutela beren ingurunearekin nahi duten moduan harremanetan jartzeko, eta keinu bat edo janzteko edo jarduteko modu jakin bat ezin dela ulertu nahi ez duten loturak ezartzeko baimen gisa.

«Nafarroako Gobernutik emakumeenganako indarkeria adierazpen oro errotik ezabatze aldera lan egiteko konpromiso irmoa dugu. Lehentasun politiko bat da», jakinarazi zuen Felix Taberna lehendakariordeak. Bere esanetan, «emakumeen aurkako indarkeria moduen artean dago sexu indarkeria. Ohikoenetako, gutxien bistaratzen denen arteko bat hala nola gizarte gehien kezkatzen duen arteko bat dugu hizpide. A25eko kanpaina honekin, emakumeen baimena eztabaidaren erdigunean jartzeko deialdi bat egingo da. Emakume baten baimen askearekin kontatzen ez duen sexu konnotazioko ekintza mota orori sexu indarkeria esaten zaio».

Sexu-indarkeriak. Gertatzen ari dira lelopean, kanpainak hainbat material grafiko eta ikus-entzunezko erabiltzen ditu; horien baitan emakumeak ageri dira esparru ludiko edo dibertigarrietan, zeinen bitartez honako mezuak emango diren: Whatsapp bat da. Ez da baiezko bat, Dantza bat da. Ez da baiezko bat, Trago bat da. Ez da baiezko bat edota Gona bat da. Ez da baiezko bat.

«Egunerokotasuneko konta ezin ahala egoeretan jazo ohi diren egoera horietan denetan emakumeen baimena alde batera uzten da, eta haren nahiak eta itxaropenak gutxiesten dira; eta sarritan, gizonezko batek, bere nahiak inposatu nahian, eraso egiten ditu. Guri eraso eginez», salatu du Patricia Abadek. NABIko zuzendari gerenteak azaldu duenez, kartel eta bideo ezberdinen helburua mezu bat helaraztea da, hau da, «emakumeen baimen askeaz egiten ez den sexu izaerako ekintza oro sexu indarkeria dela. Alegia, soilik bai izango dela bai», adierazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!