Txistularien eta Kantuz abesbatzaren kontzertuek borobilduko dute Santa Zezilia

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 24a, 00:00
Elena Setienek abestuko du gaur.

Gaur arratsaldean eskainiko dute kontzertua Hernaniko txistulariek. Bihar, berriz, Kantuz abesbatzaren txanda izango da.

Musikarien egunaren bueltan antolatutako kontzertuek jarraipena izango dute asteburu honetan. Zehazki, hiru emanaldirekin gozatzeko aukera izango dute Hernaniko eta Astigarragako herritarrek, eta horiekin borobilduta geratuko da Santa Zeziliako ospakizuna. 

Gaur bertan eskainiko dute kontzertua Hernaniko Txistulariek, Elena Setien abeslariarekin batera. Biteri Kultur Etxeko areto nagusian izango da emanaldia, eta gonbidatu ugari igoko dira Biteriko oholtzara; Onintza Albeniz hernaniarra, besteak beste.  Kantu gehienak Setienek sortutakoak dira, baina kanta herrikoiak ere tartekatuko dituzte. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, eta berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. 

Bihar Kantuz abesbatzak hartuko du txistularien lekukoa. Udaletxeko Areto Nagusi berrituan izango da kontzertua, arratsaldeko 19:30etan. Kontzertu erakargarria prestatu dute abesbatzako kideek, 'Signum' abestiarekin hasi eta 'Mutil txaleko gorri' piezarekin amaituta. Tartean 'Aitormena' bezalako abesti ezagunak ere kantatuko dituzte. 

Astigarragako txistulariek girotuko dute igandea

Goizeko 10:00etan hasita, kalez kaleko kontzertua eskainiko dute igandean Astigarragako Txirriskla elkarteko txistulariek. Herriko plaza esanguratsuetan geldialdiak egingo dituzte; 10:00etan Santiagomendiko Plazaetxeren aurrean izango dira, 12:00etan Andre Gobadarien parkean eta 13:00etan Kontxa Etxeberria plazan.

HERNANIKO TXISTULARIAK

GAUR, 19:00. Biterin.

KANTUTEGIA:

Itsasoa laino dago

Far from The Madding Crows

I Forget about you

Elizatikan konbenturaino

Dreaming of early things

Ur Bi

Down the Meadow

Goddesses

Ametsetarik

Dama Zuria

She was so fair

KANTUZ ABESBATZA

BIHAR, 19:30. Udaletxean.

KANTUTEGIA:

Signum

Agur Jaunak

Argizari ederra

Ez da filosoforik

Ai, Anjela!

Oihaneko zuhainetan

Atxia motxia

Con amores

Aquellas pequeñas cosas

Te recuerdo Amanda

Hawai'i Aloha

Aitormena

Amerri laztana

Mutil txalleko gorri

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!