Helduentzat zein haurrentzat pelikulak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 23a, 00:00
'Ellas hablan' igandean, Erriberan.

Bihar gaueko 22:30etan, 'Bidasoa' pelikula proiektatuko dute helduentzat, Biterin.

Asteburuan lau pelikula proiekatuko dituzte guztira; bi Astigarragan eta beste bi Hernanin. Biterin proiektatuko dute 'Bidasoa' helduentzat, bihar gaueko 22:30etan, larunbatean arratsaldeko 19:30etan eta gaueko 22:30etan; eta igandean 19:30etan. Txikientzat, berriz, 'El viaje de Ernest y Celestine' proiektatuko dute, etzi eta igandean, arratsaldeko 16:30etan. Sarrerak lehiatilan erosi daitezke saioa baina ordu-erdi lehenago, eta internet bidez kutxabank sarrerak-en sartuta. 

Astigartar txikiek, igandean izango dute zineaz gozatzeko aukera, izan ere, 'Bill Kway eta museoaren lapurreta' pelikula proiektatuko dute Erriberan, arratsladeko 16:30etan. 101 minutuko iraupena du filmak, eta sarrerak 2 euroko prezioa du. Helduek, aldiz, 'Ellas hablan' pelikula ikusteko aukera izango dute igandean, arratsaldeko 19:00etan. 104 minutu irauten ditu filmak, eta sarrerak 5 euroko prezioa du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!