Hernanik ez zuen hutsik egin Leizaranen aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Hernanik etxetik kanpo.

Sailkapeneko azken taldearen etxean nagusitasunez irabazi zuten Hernaniko seniorrek, 33-41. 

Leizaranen aurka etxetik kanpo jokatu zuten Hernaniko seniorrek, eta ez zuten hutsik egin. Hasieratik amaierara nagusitasunez gainditu zuten etxeko taldea, eta 33-41 amaitu zen norgehiagoka. Emaitza onak lortzen ari da taldea, eta puntuak pilatzen ari da beheko taldeen kontra. Orain aurrerapausoa eman nahi dute jokalariek, aurkari zuzenagoen kontra ere emaitza onak lortu ahal izateko. Asteburu honetan La Salle Legazpiren aurka jokatuko dute, Hernaniko kiroldegian. 

 

Emaitza desberdinak jubeniletan

Asteburu honetan amaitu da jubeniletako lehenengo fasea. Mundarroko neskek porrot gogorra jaso zuten Goizper Bergara liderraren aurka (35-12), eta 5. postuan amaitu dute. Hernanik, berriz, 12-16 irabazi zuen Urnietan, eta 7. postuan amaitu dute fasea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!