Elur Txori eta Ur Mia sailkatu dira taldekako Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00
Gipuzkoako Taldekako Txapelketan Ur Mia taldea finalerdietara sailkatu da.

Beheko taldeko finalerdiak Lasarten jokatuko dira datorren asteburuan eta Ur Miak Zarautz 1 izango du aurkari eta Elur Txori, Ategorrieta taldearen aurka lehiatuko da finalerako postuaren bila.

Ur Mia eta Elur Txori bola taldeek Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu dute. Orain arte txapelketa oso ona ari dira jokatzen eta finalerdietara sailkatu dira Beheko taldeko bi talde onenak bezala. Azken jardunaldian Elur Txorik, Zarautz 1 taldea menderatu zuen Benta Berrin. Fernando Gallego, Benito Loitegi, Patxi Loreak Fermin Zuolaga eta Rosa Santosek osatzen duten taldeak 480 birla bota zien. Ur Miak ere garaipena lortu zuen Ostadarren kontra, Lasarten. 462 birla bota zituzten Ibon Miner, Mikel Arroio, Aner Miner eta Joxe Mari Etxebestek osatutako taldeak. 

Finalerdiak ere Lasarten izango dira, datorren asteburuan, eta Elur Txorik Ategorrieta izango du aurkari. Beste norgehiagoka Ur Mia eta Zarautz 1ek jokatuko dute. Hasiera batean Ur Mia eta Elur Txori faborito dira finalera sailkatzeko. 

Bi talde sailkatzen dira finalera Beheko taldetik eta Goiko taldetik ere beste bi sailkatuko dira finalera. Goiko taldean Txoritegi, Ibarra-Belauntzaren aurka lehiatuko da lehenengo finalerdian eta Gabiri 3, Danantzakoren aurka bigarren finalerdian. Mutiloako bolatokian jokatuko dira bi finalerdi hauek. 

 

Finala, Seguran jokatuko da abenduaren 2an

Gipuzkoako Txapelketaren finala Seguran izango da abenduaren 2an eta Hernaniko eta Ereñotzuko taldeek aukera haundiak dituzte bertan egoteko, orain arte erakutsi duten maila ikusita. Egun batetik bestera aldatu daitezke bolarien sentsazio onak. Goiko taldeak sendoak dira eta finala zaila izango da. Gabiri 3, Danantzako eta batez ere, Txoritegi emaitza oso onak lortzen ari dira eta oso fin daude tiraldietan. Hala ere, finalera iritsi aurretik finalerdiak gainditu behar dira eta zeintzuk lortzen duten finalera sailkapena asteburu honetan jakingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!