Urumea bailarako musikagileak dagoeneko hasi dira Santa Zezilia egunaren bueltako ospakizun kontzertuak eskaintzen. Asteburua aprobetxatuz, pixka bat aurreratu dira zenbait talde, eta emanaldi ederrak eskaini dituzte.
Goiz Eguzki abesbatzako kideak izan ziren denetan goiztiarrenak. Trikitilarien laguntzarekin, larunbat eguerdian eskaini zuten kontzertua, Hernaniko Kaxkoko kaleak girotuz.
Larunbateko eskaintza ez zen goizean amaitu. Hernaniko Musika Bandak eta Gazte Bandak kokaleku berezia hautatu zuten kontzertua eskaintzeko: Hernaniko Institutua. Eszenatoki dotorea jarrita, kontzertu bikainak eskaini zituzten bi bandek.
Atzoko egunez Astigarragako Aiztondo abesbatzaren txanda izan zen. Erriberan egin zuten Santa Zezilia eguneko kontzertua.
Musikarik ez da faltako aste honetan
Aste honetan jarraipena izango dute Santa Zezilia eguneko kontzertuek. 'Hernani' Musika Eskola Publikoko ikasleen kontzertua bihar izango da, arratsaldeko 18:30etan. Gainera, kalejira ere egingo dute ostegunean.
Ostiralean Hernaniko Txistularien kontzertua izango da. Elena Setienekin eta zenbait gonbidaturekin batera eskainiko dute aurtengo emanaldia.
Larunbatean Kantuz abesbatzak hartuko du lekukoa. Arratsaldeko 19:30etan eskainiko dute kontzertua, Hernaniko Udaletxeko areto nagusian.
Azkenik, igandean Astigarragako kaleak girotzeaz arduratuko dira Txirriskla elkarteko txistulariak.
SANTA ZEZILIAKO KONTZERTUAK HERNANI BIHAR 18:30 'Hernani' Musika Eskola Publikoko ikasleen kontzertua. Biterin. AZAROAK 23 18:00 'Musikalean'. Hernaniko Kaxkoan barrena. AZAROAK 24 19:00 Hernaniko Txistularien kontzertua, Elena Setien AZAROAK 25 19:30 Kantuz abesbatzaren kontzertua. Udaletxean. ASTIGARRAGA AZAROAK 26 10:00 Txirriskla elkarteko |