Maila ezberdinetako ikasgaiak menperatzeko aukera, Urumea bailarako akademietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

Gaurkoteken lantzen dituzte, besteak beste, robotika eta bideo-jokoen sorkuntza.

Hernaniko Onddi Akademia, eta Tilosetako Akademia; eta Astigarragako Gaurkotek akademia eskolako edukiak barneratzeko prest daude : «gertuko arreta eskaintzeaz gain, emaitza positiboak lortzen ditugu».

Bi hilabete pasa dira 2023 eta 2024 ikasturteari hasiera eman zitzaionetik, eta buru-belarri ari dira lanean Urumea bailarako ikasleak. Askotan, ikasgaien zailtasunak medio, laguntza gehigarria behar izaten dute ikasleek, eta horretarako daude Hernaniko eta Astigarragako zenbait akademia. Eskolan lantzen diren edukiak errepasatu, landu eta ondo barneratzeko asmotan, sekulako eskaintza zabala eskaintzen diete herriko haur, nerabe zein gazteei, Onddi Akademiak, Tilosetako Akademiak eta Astigarragako GaurkoTek akademiak. 

Akademia hauekin, eskolako ikasgaiak barneratzeko aukera aparta dute ikasleek, eta ez dute herritik mugitu beharrik, bidelagun funtzioa betetzen duten akademiak etxetik gertu topa baititzakete. 

Aipatutako akademiek, bakoitza berean espezializatuta, arreta goxoa eta gertukoa eskaintzen diete ikasleei. 

Onddi Akademiak, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak prestatzen ditu, eta eskolan emandako ikasgaiak lantzeaz gain, hauek barneratzen dituztela azpimarratu du: «gure asmoa beti da ikasleak ondo ulertzea lantzen ari garena, benetan barneratzea». Onddi akademiaren indargunea zientziak dira, eta diotenez, zientzian espezializatzen dira: «Klasean eman dutena ekartzen dute akademiara, eta hemen erakusten diegu ulertzen. Behin barneratuta dutela, azterketak prestatzen ditugu, eta zientzian espezializatzen gara batik bat». Horrez gain, Onddi Akademiak adin berdineko taldeetan banatzen ditu klaseak, eta gehienez lau ikasle izaten dituzte klasean: «errazagoa da komunikazioa, eta gertuagoa. Ikasleak erosoago daude. Gainera adin berdineko klaseak osatzen ditugu, ikasgai antzekoak edo berdinak landu dituztelako eskolan, eta denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko».

Tilosetako Akademiak ikasleen ulermenari ematen dio garrantzia: «edukiak barneratzea da garrantzitsuena, eta ulertze horretatik ikastea. Gure asmoa da ikasleek pentsatzea, ez egitea gauzak automatikoki, baizik eta ulertuz eta benetan barneratuz. Horretarako, gure akademian baliabideak ematen dizkiegu, haiek gero bere kabuz ere ikasi dezaten. LH, DBH, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleak ere prestatzen dituzte: «gehienez 5 ikasle daude taldean, eraginkorragoa delako talde txikietan gaiak ulertzea eta hauek menperatzea». Eta orokorrean oso emaitza positiboak dituztela azaldu dute: «ikasleen ehuneko haundi batek lortzen ditu finkatutako helburuak». 

Astigarragako Gaurkotek, robotika eta teknologian oinarritutako akademia da, eta 6 urtetik 14 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei eskaintzen die zerbitzua. Ikastetxeetan ikastaroak eskaintzen dituzte, baina era berean, Astigarragan duten Gaurkotek lokalean ere klaseak ematen dituzte. Horrez gain, Gabonetan, Aste Santuan, eta oporraldietan ere akademiak ateak zabalik dauzka. Haur eta gazteei ez ezik, irakasleei ere eskaintzen diete klaseak. Eta diote, orokorrean emaitza paregabeak dituztela: «oso positiboak. Urte batetik bestera, ikasleen %30a berriro dator». Proiektu ugari egiten dituzte eta ondorengo mailekin egiten dute lan: LH lehenengo mailatik, DBH bigarren mailara arte. Lantzen dituzte bestea, beste, robotika, bideo-jokoen sorkuntza, bideo eta irudi edizioa, eta  3D  diseinua eta inpresioak ere.  


Ikasleak «gustura», akademiara

Hernaniko eta Astigarragako akademiak bat datoz ezaugarri batekin: «ikasleak gustura etortzen dira akademiara». «Nabaritzen dugu gai bat menperatzen dutenean, ikasleak poztu egiten direla eta segurtasuna hartzen dute», diote akademiek eta orokorrean emaitza positiboak dauzkatela gaineratu dute, harro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!