Zazpigarren garaipenaren bila Añorgara, Euskal Ligako taldea

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

June Elizalde hernaniarra, Peña Athletic Santurtziren kontrako partiduan.

Añorgaren zelaian jokatuko dute Hernaniko neskek gaur, 19:30etan. Mutilak Oiartzunen ariko dira, 15:30etan.

Bolada onari segida eman nahi diote Hernaniko talde nagusiek, asteburu honetan. Garaipenak kateatzetik datoz biak, eta etxetik kanpo saiatuko dira irabazten gaurkoan.

Añorgan jokatuko dute Euskal Ligako neskek, iluntzeko 19:30etan hasita. Liga hasiera borobilari, beste kapitulu bat gehitu nahi diote, zazpigarren garaipena lortuta, goiko postuetan mantendu eta amesten jarraitzeko: bosgarren daude, 20 punturekin, liderrak baino bost gutxiago. Aldiz, sailkapeneko azkeneko postuetan dago Añorga, zazpi punturekin.

Ohorezko Erregionaleko mutilek Oiartzunen zelaian jokatuko dute gaur, 15:30etan Karla Lekuonan. Kontrario gogorra da talde oiartzuarra, sailkapenean berdeak bi puntu gutxiagorekin dagoena. Baina sasoi puntu onean dago Hernani, eta hori baliatu nahi du hiru puntuak ekartzeko.

Mundarrok, bestalde, iraba­zi beharreko partidua dauka etxean, Urnietaren kontra; gaur 15:30etan, Zarkumendegin. Garaipena lortuz gero, bigarren pos­tura ere igo litezke moreak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!