Hernaniko bi taldeek jokatuko dute finala

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Gipuzkoako Binakako Txapelketako finala, paleta gomaz, bi talde hernaniarrek jokatuko dute. Galdos eta Otxoa zuzenean sailkatu ziren finalera lehenengo fasean agindu eta gero. Bigarren finalista pasa den asteburuan ezagutu da. Eizmendi eta Macicior hernaniarrek Ataunen aurka jokatu zuten Hernaniko kiroldegian, larunbatean, eta Hernani 1 30-24 gailendu zen Ataungo bikotearen aurka. Honela, finala Hernani 1 eta Hernani 2 taldeek jokatuko dute.

 

Mutiletan, Ramos eta Zubiarrainek galdu

Mutiletan jaitsiera faseko lehenengo jardunaldian Mundarroko Ramos eta Zubiarrainek 13-25 galdu zuten Altzatarrako Elejalde eta San Miguelen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!