Beñat Apezetxea eta Ekain Lizeaga, DV Torneotik kanporatuak izan dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 14a, 00:00

Beñat Apezetxea eta Ekain Lizeaga elkarrekin ari dira jokatzen DV Torneoa eta pasa den ostiralean galdu egin zuten Idiazabalen, 22-15, Oier Hormaetxe eta Manex Balerdiren aurka. Faborito ziren goizuetarra eta astigartarra, baina lezamarra eta anztuolarra sendoago aritu ziren beraien esperientzia baliatuz. Beraz, txapelketatik kanpora geratu dira Apezetxea eta Lizeaga eta finalerdietara pasa dira Hormaetxe eta Balerdi.

Eñaut Lizeagak, aldiz, Miguel Soroa Torneoan, Cansecorekin batera 22-10 garaitu zituzten, Beotibarren, Díaz de Guereñu eta Telleria.

 

Emaitza txarrak asteburuan

CD Hernaniko jokalariek emaitza txarrak izan dituzte asteburuan, 12 garaipen eta 17 porrotekin. Garaipen garrantzitsuenak Oier Arsuaga, Lier Zugasti eta Unax Mendiable infantilak lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan. Hiru pelotari hernaniarrek euren partidak irabazi dituzte eta azken fasea jokatzeko sailkatu dira. Txapelketa honetan bertan ere garrantzitsuak izan dira Haitz Labaka, Aimar Nieto alebinak eta infantil mailako Ekhi Galdos eta Hegoi Zabala pelotari gazteen garaipenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!