Liderraren aurka jokatuko du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 11a, 00:00

Ligako partidu guztiak irabazi ditu Pulpok.

Bihar eguerdian jokatuko dute Pulpo taldearen aurka, Hernaniko kiroldegian.

Denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira Hernaniko Eskubaloi Taldeko seniorrak. Sei jardunalditan bost garaipen eskuratu dituzte, eta taldearen maila neurtzeko proba gogorra izango dute gaurkoan, Pulpo liderraren kontra. Pulpo da ligako partidu guztiak irabazi dituen talde bakarra. Partidua bihar eguerdian izango da, eguerdiko 12:00etan, Hernaniko kiroldegian.

Mundarroko neska jubenilek Urnietaren aurka jokatuko dute gaur, Astigarragan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!