A30ko Greba Orokorraren inguruko asanblada

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 00:00

Azaroak 30ean egingo den greba orokorraren harira, emakume langileon alde gauzatuko den mobilizazio honen berri emateko, bihar ostiralean, azaroak 10, asanblada ireki bat antolatu du Buruntzaldeko Itaiak arratsaldeko 17:00etan Astigarragako Erribera kulturgunean eta 18:00tan, berriz, Biterin kulturetxean.

Asanblada honen helburu nagusiak, Itaiak egun seinalatu horretan defendatuko dituen aldarrien berri ematea eta hausnarketarako bidea irekitzea izango dira. Horien artean, guztiok kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak izatea, eta lan sexualarekin zein lan hauen hierarkizazioarekin amaitzea izango genituzke.

Itaiak seinalatzen duen gisara,  jomuga horiek lortzeko ezinbestekoa da, alde batetik, aitortzarik gabeko zaintza eta hainbat lan feminizatu emakumearen ardura eta ondorioz, zama izatetik, guztion ardura izatera igarotzea, eta bestetik,  instituzioen fartsatik  at antolatzea, hauek emakumearen emantzipazio erreal bat sustatzeko dituzten mugak kontutan izanda.

 

Nerea Garin Pagola
Itaiako Buruntzaldea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!