Elkarbizik oroimenaren eguna ospatuko du etzi Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 8a, 00:00

Lopez de la Calle parkean izango da, 19:00etan, ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean.

Aurtengo Oroimenaren Eguna etzi ostiralean izango da, azaroaren 10ean. Urtero bezala, bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu du indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna. Ostiralean, beraz, arratsaldeko 19:00etan Lopez de la Calle parkean dagoen Askatasunari eskulturaren aurrean biltzeko deia egiten diete inguruko herritarrei.

Indarkeriaren biktimak gogoratzeko Oroimenaren Eguna azaroaren 10ean izendatuta dago Euskal Autonomi Erkidegoan. Elkarbizi taldeak bizikidetzarako bidean urtero deitzen du deialdira Andoainen eta bailaran hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatu ditu oroimena lantzeko bidean urtean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!