Hirutik hiru, Hernaniko seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00
Nagusitasunez hartu zuten mendean Tolobolei.

Denboraldia bikain hasi dute neska seniorrek; Tolobolei taldearen aurka 0-3 irabazi zuten larunbatean.

Jokatutako jardunaldiak garaipen gisa kontatzen ditu Hernaniko Boleibol Elkarteko emakume seniorren taldeak. Hiru jardunalditan hiru garaipen eskuratu dituzte, eta nagusitasunez gailentzen ari dira Gipuzkoako Txapelketan. Larunbatean Tolobolei taldea izan zuten aurrean, eta 0-3 emaitzarekin amaitu zen partidua. 

Jubeniletan askotariko emaitzak izan dira asteburuan; gizonezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zue Bera Beraren aurka, partidu borrokatuan 2-3 irabaztita; nesken bi taldeek, aldiz, ezin izan zuten garaipena lortu. Hernani 1 taldeak 3-1 galdu zuen Zarautzen, eta Hernani 2 taldeak 0-3 Ostadarren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!