Etxetik kanpo ere sendo dabiltza seniorrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00
Liderraren aurka jokatuko du Hernanik asteburu honetan.

29-34 irabazi zuen Hernanik Donibaneren aurka. Liderraren kontra jokatuko dute asteburu honetan.

Martxa ederra hartuta, garaipenak pilatzen jarraitzen du Hernaniko Eskubaloi Elkarteko seniorren taldeak. Etxetik kanpo ere sendotasuna dutela erakusten ari dira jokalariak, eta larunbatean 29-34 irabazi zioten Donibaneri. Sei partidu jokatuta, bost garaipen eta porrot bat jaso ditu Hernanik, eta sailkapeneko hirugarren postuan finkatu da taldea. Asteburu honetan erronka haundia izango du, Pulpo liderraren aurka jokatuko baitute etxean. 

Jubenilen kasuan, Zuri Zuri taldeari gutxigatik irabaztea lortu zuen Mundarrok; 24-23 amaitu zen partidua. Hernaniko taldeetan emaitza onak eta txarrak izan dira; emakumezkoen taldeak 11-15 irabazi zuen Ereintzaren aurka; gizonezkoen taldeak, berriz, 28-38 galdu zuen etxean, Saiekoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!