Partiduaren bigarren zatian egin zion ihes garaipenak Mundarrori

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00
Denbora falta izan zitzaion Mundarrori markagailua iraultzeko.

Bigarren mailan Mundarrok irabazi zuen derbia, eta nesken taldeak irabazi egin zuen Añorgan.

Gutxigatik, baina Mundarrok ezin izan zuen garaipena lortu Donosti Dolphins indartsuaren aurka. Ondo hasi zuten partidua moreek, eta aurretik iritsi ziren atsedenaldi luzera, 32-30 markagailuarekin. Alabaina, bigarren zatian joko hobea egin zuten donostiarrek, eta hirugarren laurdenean ateratako errenta baliatu zuten partidua irabazteko. Hirugarren laurdeneko partziala 10-17 izan zen, eta laugarrenean Mundarrok aldeak murriztu zituen arren, 59-61 amaitu zen partidua. 

Gainontzeko emaitzei dagokienez, Gipuzkoako 2. mailan Mundarrok eraman zuen Hernaniren aurkako derbia, 52-47 irabazita. Asteburu honetan Zast Zarautzen aurka jokatuko du Mundarrok, eta etxera itzuliko da Hernani, Erroibide Irun taldearen kontra jokatzeko. Momentu honetan, sailkapeneko seigarren postuan daude astigartarrak, eta zazpigarrenean hernaniarrak.

Emakumezkoetan, berriz, dinamika txarra haustea lortu zuen Mundarrok. Añorgaren aurkako partiduan 40-46 nagusitu ziren moreak, denboraldiko lehenengo garaipena lortzeko. Garaipenari jarraipena eman nahi diote orain, eta partidu guztiak irabazi dituen Take taldearen aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!