Bolada txarrari buelta emateko aukera izango du gaur Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00

Donosti Dolphins izango da aurkaria.

Gizonezkoen taldeak etxean jokatuko du, 18:00etan, Donosti Dolphinsen aurka. 

Astigarragara itzuliko da gaur arratsaldean Mundarroko gizonezkoen lehenengo taldea. Aurreko asteburuko porrotaren ondoren, aurkari gogor baten aurka jokatu beharko dute moreek; Donosti Dolphins. 5 partidu jokatuta, 3 garaipen eta 2 porrot jaso dituzte astigartarrek; donostiarrek, aldiz, garaipen bat gehiago dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da partidua. 

Emakumezkoen lehenengo taldeak ere gaur arratsaldean jokatuko du laugarren jardunaldiko partidua. Astigartarrek jokatutako partidu guztiak galdu dituzte orain arte, eta garaipenaren bila joango dira Añorgara. Donostiarrak ere ez dira bereziki ondo ari, baina garaipena lortu zuten aurreko asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!